Batzorde Erabakitzailea

Hilean behin biltzen da Arantzako Herriko Etxean (Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen egoitzan). Erabaki organu gorena da. Bertan adosten dira urteroko plangintza, aurrekontuak eta mankomunitateak bere helburuak lortze aldera hartzen duen erabaki oro.

BATZORDE ERABAKITZAILEAREN EGITURA POLITIKOA

Lehendakaria: Ainara Maia Almandotz (Herria Aitzinera), Arantza.
Lehendakariordea: Ramontxo Elgorriaga Errandonea (EAE), Bera.
Diruzaina
: Marisol Taberna Iratzoki(Aralar), Bera.
Ordezkaria: Juan Fermin Mitxelena Larralde(EAJ), Lesaka.
Ordezkaria: Pello Apeztegia Altzugarai (EAJ), Lesaka.
Ordezkaria: Irati Lujua Etxenike (Herritaldea), Etxalar.
Ordezkaria: Iñaki Goienetxe Zubieta (EAJ), Igantzi.

Horiez gain, Bortzirietako euskalgintzako bi kidek (era berean Aholkularitza Batzordeko kide direnak) hartzen dute parte bertan. Boto eskubiderik ez badute ere, hitza hartu eta eztabaidetan euren iritzia plazaratzen ahal dute.