Bortzirietako Euskara Mankomunitateak esku orri bat egin du Bai Euskarari ziurtagiria promozionatzeko. Saltokiei begirakoa da bereziki, eta bi mapa azaltzen dira, bata Lesakakoa eta bestea Berakoa. Saltokiak, ostatuak eta bertze ageri dira kokaturik mapan. Eta gainerako ziurtagiridunak zerrendan daude maparen alde batean. Herri txikietako ziurtagiridunak azkeneko orrialdean daude zerrendan. Mezua hauxe da: erostean ere kontuan hartu euskararen normalizazioaren alde lanean ari direnak. Ttipi-Ttapa-rekin banatuko da abenduan.