ETB1 Nafarroan ikusi ahal izateko, sinadura bilketa egiten ari gara. Inportantea da zure firma, Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitzeko eta legez bermatzeko. Non sinatu? Agertu udal hauetara karnetarekin: Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka. Eta administrariak beteko du agiria. Komeni da ahalik eta sinadura gehienak biltzea otsailaren 24a baino lehen. Ordutegia: 09:00-13:00. Kanpainaren bultzatzaileak: Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta Kontseilua.
‘Mugarik gabeko telebista’ kanpaina: sinadurak biltzeko argibideak
Mugarik gabeko telebista izeneko kanpaina abian da. 2007an Herrialde Valentziarrean sortu zen kanpaina Euskal Herrira heldu da,eta Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitzea, eta legez bermatzea, du xede nagusia. Horretarako, herritarren sinadurak biltzeari ekin diote ekimen hau babesten duten hiru erakundeek: Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak eta Kontseiluak.
Acció Cultural del País Valencià-rekin batera, urtarrilaren 12an Iruñean emandako prentsaurrekoan, erakunde hauetako ordezkariek kanpaina aurkeztu zuten, eta herritarrak deitu, ekimen horren aldeko sinadura eman dezaten. Sinadurak aipatu hiru erakundeon bulegoetan jasoko dira. Sinatzeko epea otsailaren 25ean amaituko da.
Bortzirietako udaletan, otsailaren 19an akituko da sinadurak biltzeko epea.
Informazioa eta argibideak
-
Sinadurak biltzeko epea: urtarrilaren 18tik otsailaren 25era. Bortzirietan, otsailaren 19a hondarreko eguna.
-
Pleguak bete baino lehen, oso kontuan izateko oharrak:
-
Pleguak ofizialak dira, zenbatuak eta zigiludunak. Ezin da fotokopiarik erabili, baliogabetuko dituztelako.
-
Plegu bakoitzean 16 pertsonaren datuak biltzeko lekua dago.
-
Ongi bete eskatzen diren sinatzaile bakoitzaren datu guztiak:
-
Abizenak / izenak N.A.N.ean ageri diren bezala idatzi.
-
Udalerria / probintzia: izen ofizialak eta grafia ofizialean idatzi.
-
Helbidea: egun erroldatua dagoen helbidea eta udalerriaren izena jarri behar da.
-
Ez ahaztu sinadura azkeneko laukitxoan.
-
-
KONTUZ!!
-
Aski da izen bat oker idaztea edota tippex-a erabiltzea sinadurak zerrendatik kanpo uzteko!!
-
Ez bete, mesedez, 10. orrialdean, fede emaileari dagokion datuen koadroa.
-
Ezin dute sinatu adingabeek (martxoaren 24a baino lehen 18 urte betetzen ez dituztenek) eta erroldatu ez diren etorkinek.
Euskaltzaindiaren bulegoak Hego Euskal Herrian
-
Araba (Gasteizko ordezkaritza): Alava Jenerala, 5. 01005 Gasteiz. Telf. 945 233648.
-
Bizkaia (Bilboko egoitza): Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo. Telf. 94 4158155
-
Gipuzkoa (Donostiako ordezkaritza): Hernani, 15, behea. 20004 Donostia. Telf. 943 428050.
-
Nafarroa (Iruñeko ordezkaritza): Conde Oliveto, 2, 2. 31002 Iruñea. Telf. 948 223471.
Bulego-orduak: astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara.