Bai Euskarari Ziurtagiriarekin konpromisoak berritu eta bertze urte batez euskararen bidean pausoak emateko ahaleginak eginen dituzuenei zuzenduta dago diru-laguntza hau.
Laguntza ekonomikoa 40,75 eurokoa izanen da eta lortzeko honako urrats hauek egin behar dituzue:
1. Ondorengo eskaera-orria bete: sinatzea beharrezkoa da.
Diru Laguntza Eskatzeko Inprimakia
2. Ordaindu izanaren agiria erantsi: hau da, ziurtagiria ordaindu duzuela egiaztatzeko agiria (bankuko agiriaren, txekearen edo dena delakoaren fotokopia).
3. Mankomunitatera bidali, hiru bide hauetako batetik:
a. Posta arruntaren bidez: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea. Herriko Plaza 7.31790 Arantza
b. E-postaz: euskara@bortziriak.eus helbidera.
c. Faxez: 948634192 telefono zenbakira.
Eskaerak egiteko epea irailaren 17an bukatuko da. Ez da onartuko epe horretatik kanpo egindako eskaera bakar bat ere.