HERRITARRAK EUSKALTEGIRA ANIMATZEKO IRAKURKETA SAIOA

Mankomunitatearen eta Bortzirietako IKA Euskaltegiaren eskutik, irakurketa saio jarraia egin zen irailaren 16an Jamotenean, Berako Gure Txokoa elkartearen egoitzan. 18:00etan hasita, Karmele Jaio idazlearen “Zu bezain ahul” liburua irakurri zuten Bortzirietako irakasle, ikasle, guraso, udal ordezkari, musikari, kirolari, euskaltzale, elkartekide eta bertze eragileek.

Saio polita izan zen, hainbat lagun esparru ezberdinetakoak, eta hainbat ahots eta irakurtzeko modu aditzeko modua izan baitzen. Irakurleez gain, hainbat lagun hurbildu zen Gure Txokoara, 50 lagunetik goiti, bi ordu eta 40 minutu iraun zuen saiora.

Irailaren 30a arte zabalik dagoen matrikulazio kanpainari hasiera emateko ekitaldia izan da hau.

http://www.ttipi.net