HELDUENTZAKO EUSKARA IKASTAROAK ABIATU DIRA

Helduentzako euskara ikastaroak abiatu dira hilabete berriarekin. Irailaren 29an motibazio saioa egin genuen Beran. 15 lagun elkartu ginen bertan, ikasle, irakasle eta teknikariak. Euskara ikasleei eta aurten estreinakoz izena emanen dutenei hagitz baliagarria izan zitzaien hitzaldia. Euskara ikasteko, motibazioari eta erabilerari ere arreta paratu beharra zaio.

Hizkuntzaren ikasketarekin lotuta, hizlariak zenbait aholku eman zizkien bertaratuei. Bertzeak bertze, euskara erabiltzen hasteko lehenbailehen, nahiz eta gutxi jakin, hori baita ikasketa prozesua bizkortzeko biderik onena. Aurten 0 urratsetik bi talde hasiko dira, bata Arantzan eta bertzea Beran. Guztira 14 ikasle berri izanen dira, beraz.