Datorren urriaren 31n, Beran, Mankomunitatearen Eguna izanen da. Egun horretan Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 20 urteko ibilbidea ospatu nahi dugu, eta, Bortzirietan euskara normalizatzeko tresna egokia dela aldarrikatu. Igandea gurekin pasa dezazuen gonbidatu nahi zaituztegu. Bortzirietako talde eta elkarte aunitzek parte hartuko dute, beren musikarekin, dantzekin, bertsoekin… Etorri Berara!
Porrotx Pailazoa ere animatu da. Berara etorriko da urriaren 27an arratsaldeko 6tan Mankomunitatearen Eguna dela-eta emanalditxo bat eskaintzera.
Ondotik, txokolatada denontzat!
Eskerrik asko, Porrotx!