Mintza Eguna Euskal Herrian mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen dutenen ospakizuna da, eta, aurten, Elizondon izanen da, ekainaren 4an, larunbatarekin. Beraz, solaslagunen lurraldean hartuko ditugu Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako mintzalagunak. Horretarako, egitarau mardula osatu dugu, jarraian ikusten ahal duzuen gisara.
Solaslagun egitasmotik gonbidapena egin nahi diegu solaslagun, irakasle, ikasle, batzordekide eta herritar orori Mintza Egunera bertaratu daitezen.
Herri bazkarirako izena eman nahi duten Bortziriarrek euskara zerbitzura deitu beharko dute (948 634125), maiatzaren 25a baino lehen. Bazkarirako txartelak 20 € balio du.
Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan 40 lagunek parte hartzen dute egitasmo honetan. Bortzirietan 7 lagun ari dira bi taldetan banatuta.