UEMA EGUNA, BERGARAN EKAINAREN 4AN

Aurten ere, udaberriarekin batera, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak antolatutako UEMA eguna egiteko garaia heldu da. Aurten, Gipuzkoako udalerriei dagokie egun hau antolatzea. Hori horrela, Bergarako Udalak bere gain hartu du lan eta jai egun hau antolatzeko ardura. Bergarako UEMA eguneko batzordeak “Euskarak har dezan arnas” hartu du lelo gisa. Eta Oskorriren abesti hark esaten zuen bezala… bada garaia euskarak har dezan arnas.

2011ko UEMA egun honetan euskarak arnasa hartzeko dituen tokiei eman nahi diegu garrantzia. Euskarak Bergaran, Adunan, Aramaion eta Leitzan arnasa hartzen du, baita beste hainbat udalerritan ere, eta hori da UEMAk aldarrikatu nahi duena: euskararen arnasgune diren lekuak zaindu eta babestu egin behar dira. Aldarrikapen horrekin hasi nahi dugu 2011ko UEMA egun hau, baina hori baino gehiago ere bada, jai eguna ere badugu.

icon UEMA EGUNA