Solaslaguna egitasmoak euskararen erabilerari bultzada ematea du helburu. Horretarako, euskaraz solasteko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solasten direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Erran beharrik ez dago parte hartzea erabat debaldekoa dela. Hau aitzinera ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaldun zaharrena eta baita euskaldun berriena ere.
Proiektuan parte hartu nahi baduzu edo bertzerik gabe gehiago informatu, aurkezpen hitzaldira eta ondorengo luntxera gonbidatu nahi zaitugu, Berako Beralandeta Aretoan, azaroaren 12an, larunbatarekin, eguerdiko 12:00etan.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!