BAI EUSKARARI ZOZKETA: ZENBAKI SARITUAK

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Bai Euskarari Zozketa antolatu du, izen bereko ziurtagiria herritarren artean promozionatzeko asmoarekin. Zozketatu diren bi sariak honakoak dira:

1. Sarobe Okindegiak eskainitako 60 €ko erosketa txartela okindegian bertan gastatzeko.

2. Halcón Bidaiak-ek eskainitako 60€ko erosketa txartela agentzian bertan gastatzeko.

Zozketa egin ondotik, zenbaki sarituak honakoak izan dira:

1. SARIA: 7.849 (Lesakako Oninartek-ek banatu du)

2. SARIA: 6.479 (Igantziko Biltoki Elkarteak banatu du)

Sariak Bortzirietan ziurtagiria duten bi eragile horiek emandakoak dira. Guztira 10.000 boleto egin dira, eta ziurtagiridun guztiei eman zaizkie, beren bezero, ikasle edota bazkideen artean bana zitzaten.

Mankomunitateak zenbaki sarituen berri emanen du komunikabideetan, eta sarituek urtarrilaren 10a arteko epea izanen dute boletoa mankomunitatean aurkezteko. Epe horretan saridunak agertuko ez balira, sariak eman gabe geldituko lirateke

Artikulua Ttipi-ttapan