IGANTZIKO ETXEEN ERROTULAZIOA

Joan den larunbatean, abenduak 7, Igantziko zenbait etxetan errotulua paratu zuen euskara batzordeak. Guztira 90 etxe izan dira errotulua paratzea eskatu dutenak, baina egun horretan bortz paratu ziren, herriko musikarien, dantzarien eta hainbat herritarren aitzinean.

Gainerako errotuluak orain hasi eta urtarrilaren 10era bitarte paratuko dira, eta horretaz arduratuko da Joxemari Burgete herritarra.

Paratutako errotuluen argazkiak: