XALDUN KORTIN GURASOENTZAKO IKASTARO PRAKTIKOA

Berriki kaleratu da Xaldun Kortin. Jolastu gurekin! materiala, eta dagoeneko salgai dago gure herrietako liburudendetan edo web orriaren bitartez (www.xaldunkortin.com). Material horretan garai batean gaur egungo aitatxi-amatxiek beren etxeetan umeekin erabili izan zituzten kantuak, jolasak, ipuinak, hizkera… biltzen dira, eta hiru euskarritan ikus daiteke: liburuan, CDan eta DVDan.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak argitalpen horretan oinarritutako ikastaro laburra prestatu du, batez ere 6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat; irakasleek, begiraleek, hezitzaileek… ere parte hartu ahalko dute. Ikastaroa Dindaia Fundazioak emanen du.

Bi ikastaro eginen dira, eta Bortzirietako gurasoak horietako edozeinetara joaten ahalko dira:

Lesakan maiatzaren 22an, ortzegunarekin, izanen da, 5:00etatik 7:00ak arte, Harriondoa Kultur Etxean.
Beran maiatzaren 27an, asteartearekin, izanen da, 5:00etatik 7:00ak arte, Mukixu Haur Eskolan.

Bi kasuetan izen ematea bezpera arte egin ahal izanen da, aitzinetik mankomunitatean izena emanda (948 634 125) edo e-postaz (euskara@bortziriak.eus). Matrikula 10 eurokoa da. Ikastarora haurrak eramaten ahalko dira, haurtzaindegi zerbitzua izanen baita.