Urtero bezala, Arantzako Euskara Batzordeak Baserritarraren egunaren inguruan kultur ekitaldiak antolatzen ditu. Kultur egunak urriaren 30etik azaroaren 1era eta azaroaren 14an izanen dira.
Urriak 30, ortzirala
Arratsaldean Ipuin-kontaketa izanen da, Baskulan. 16:30ean, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat eta 17:15ean, 7 eta 10 bitartekoentzat.
Ondotik, Berendua izanen da, Herriko plazan, 18:00etan.
18:30ean Partxisa, Ekaitza elkartean.
Urriak 31, larunbata
Arratsaldeko 18:00etan, Unai Ormaetxeak monologoa eskeiniko du, Eskolan.
Azaroak 1, igandea
Baserritar eguna ospatuko da.
Azaroak 14, larunbata
Arratsaldeko 19:45ean, Hauspolariek kanta taldeak emanaldia eskeiniko du, Eskolan.