ZENBAT EUSKARA ADITZEN DA BERAKO KARRIKETAN?
Azken kale neurketak emandako datuei buruzko saioa
Eguna: 2022/04/12, asteartea
Ordua: 18:00
Tokia: Berako Kultur Etxea, erakusketa gela
Nondik norakoak
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak berriki eman ditu argitara 2021ean 93 udalerritan egindako kale neurketen emaitzak. Udalerri horren barne dira Bortzirietakoak ere.
Saio honetan batez ere Berako datuak emanen dira jakitera, azken urteetan karrikako erabilerak izan duen bilakaera ere aztertuko da, eta datuen gaineko gogoeta eginen da etorriko diren guzien artean. Alegia, gisa honetako galderei erantzunen zaie: Zenbatean erabiltzen da gaur egun euskara Berako karriketan? Zein izan da bilakaera azken urteotan? Zein adin multzotan erabiltzen da gehien?, eta gutien? Ba al dago alde nabarmenik emakumezkoen eta gizonezkoen erabileraren artean? Zein dira herritarren pertzeptzioak?
Saioan erakusketa gelan bertan izanen den arnasguneei buruzko erakusketa ikusteko aukera izanen da, bisita gidatuaren bidez.
Antolatzaileak
Saioa Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatu du, eta gidari lanetan Miren Etxenike UEMAko teknikaria eta Urko Ikardo Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikaria arituko dira.
Txostenak
UEMA-eta-Tolosaldea-2021-Emaitzen-TXOSTENA-20220309