Uztailaren 4an abiatu ziren udalekuak Arantzan, Beran eta Etxalarren, eta uztailaren 11n Igantzin eta Lesakan. Inoizko parte hartzerik haundiena izan duten udalekuak dira: 240 neska-mutikok parte hartuko dute aurtengo edizioan, eta 22 begirale arituko dira lanean.Ekintza ugari egiten ari dira eta, nola ez!, bero zakarrari aurre egiteko ur jolas aunitz!