Nafarroako udal eta mankomunitate ezberdinetako euskara zerbitzuek Euskal Herriko euskarazko udalekuen eskaintza zabala bildu dute. Eskuorri batean jaso dituzte Lehen Hezkuntzako ikasleentzat dauden aukerak, eta bertze batean DBHko ikasleentzako daudenak. Bortzirietako 3-16 urte bitarteko ikasle guztiek jasoko dute informazioa, beren ikastetxeen bitartez, eta aukera izanen dute aurtengo udan euskarazko udalekuetara joateko.