Berako Euskara Batzordeak urteroko antzerki emanaldia antolatu du, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin. Aurten Etxekoak antzezlana eskainiko du, Artedrama eta Huts Laborategiaren eskutik.
Antzezlana larunbatean, maiatzak 14, izanen da, 20:00etan, Berako Kultur Etxean.
Ibilbide luzea egin du antzezlanak 2015eko udazkenean estrainekoz eskaini zutenetik, eta emanaldi ugari egin ondotik azken emanaldia ekainean eskainiko dute, Bilbon. Beraz, Beran izanen da antzezlana ikusteko azken aukeretako bat.
Jon Gerediagak idatzia eta Ander Lipusek zuzendua, aktoreen artean ditu Lipus bera, Maika Etxekopar, Kristian Etxaluz eta Javier Barandiaran.
Maddi eta Mamadouren arteko maitasun istorioa du oinarri. Maddik Afrikan ezagutu du Mamadou. Baina maitalea etxera ekartzeak arazoak eta korapiloak sortuko ditu etxekoen artean.
Sarrerak 6 € balio du, eta egun berean erosi ahalko da, kultur etxean bertan, 19:30etik aitzinera.