Abian da Korrikaren 20. edizioa. Aurten ez da Bortzirietatik pasatuko euskararen aldeko lasterketa erraldoia, baina inguruko eskualdeetatik igaroko da. Bortzirietako Korrika Batzordeak egindako lanari esker hainbat eragilek erosi dute beren kilometroa, batzuk Azkain inguruan eta bertze batzuk Malerrekan. Erne! Azkainetik apirilaren 3an, igande gauez, pasatuko da Korrika; Malerrekatik apirilaren 4an, astelehen gauez, pasatuko da.