TURISTENTZAKO ARGITALPENA

Mankomunitateak gure eskualdera datozen turistentzako argitalpena prestatu du. Horren helburua da kanpotik gure herriak bisitatzera datozenei bertan euskara hizkuntza bizia dela erakustea. Horrez gain, gonbita egiten zaie ahal duten neurrian gure hizkuntza erabil dezaten, eta horretarako oinarrizko hiztegi bat ere ematen zaie. Argitalpena euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, frantsesez eta ingelesez dago.

Euskararekin gehixeago sakondu nahi dutenek www.hiztegitxoak.eu web orrira jo dezakete QR kode baten bidez, eta bertan hiztegi gehiago topatuko dituzte, euskara bertze 60 bat hizkuntzatara itzulita.

Argitalpena Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Baztango Udalak eta Malerrekako Mankomunitateak egin dute, Cederna-Garalur (Uraren Bailarak) Elkartearen eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoaren laguntzarekin. Guztira 25.000 ale egin dira, eta Aste Santu aurretik banatuko dira, eskualdeko turismo bulegoetan, alojamenduetan eta gune turistiko garrantzitsuenetan. Turismo arloko edozein eragilek ale batzuk eskuratu nahi izanez gero, euskara mankomunitatearekin harremanetan jarri behar du.

Ongi etorri! Hemen euskaraz bizi gara