Heldu den martxoaren 9an, ortziralarekin, 19:00etatik aitzinera, Berako Beralandetan, gurekin izanen dugu Kike Amonarriz Euskaraldiaren inguruko hitzaldia emateko. Izan ere, aurten Euskal Herrian herritarrak akitibatzeko, ahalduntzeko eta euskararen erabileran eragiteko ekimen garrantzitsuena izanen baita Euskaraldia, herri ekimenaren eta instituzioen arteko elkarlanean oinarrituko dena. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bat egin du egitasmoarekin eta Kike Amonarrizen solasaldia ehenbiziko urratsa izanen da Bortzirietan Euskaraldia abiatzeko. Euskara mankomunitatetik animatu nahi zaituztegu bertaratzera, Kikeren jarduna beti suertatzen baita pizgarri.