Arrakastaz burutu zen igandean, urriak 7, Euskaraldiaren Bortzirietako aurkezpena Berako Kultur Etxean. Ainhoa Larretxeak eta Joseba Olagaraik aurkeztuta, ekitaldi arin eta parte hartzailea izan zen. Arantzako txistulariek, Igantziko dantzariek, Etxalako trikitilariek eta Bortzirietako Bertso Eskolak parte hartu zuten. Eta Lizar Elexpuruk, Eneritz Zapirainek eta Ekhiñe Zapirainek Euskaraldiaren ekimenerako espresuki egindako kantua ere eskaini zuten. Horrez gain, Mentxu Peñak eta Juankar Unanuak (Arantza eta Igantziko alkateek) Ahobizi eta Belarriprest rolak azaldu zituzten. Bukaeran, Bortzirietako Hamaikakoa aurkeztu zuten, eta Pettik, Hamaikako horretako kide beratarrak, kantu bat eskaini zuen.
Ekitaldiaren bukaeran parte hartzaile guztien argazkia egin zen, eta Euskaraldian izen emateko aukera izan zen.
Aurkezleek Euskaraldiaren urriko agenda ere azaldu zuten:
- Urriak 10, asteazkena, 18:30ean, Euskaraldiaren aurkezpena Igantzin (Elizatean).
- Urriak 15, astelehena, 19:00, “Euskaraldia Beran. Ahalduntze saioa”, Beñat Muguruzarekin (Beralandeta).
- Urriak 17, asteazkena, 19:30, “Euskaraldia Beran. Ahalduntze saioa”, Beñat Muguruzarekin (Kultur Etxea).
- Urriak 18, ortzeguna, 19:30, “Ttak” Beatriz Egizabalen bakarrizketa (Kultur Etxea).
- Urriak 25, ortzeguna, 19:00, “Ttak” Beatriz Egizabalen bakarrizketa (Harriondoa).
- Urriak 26, ortziralea, 19:00etan, Ahobizi eta Belarripresten bertso poteoa (Plaza Zaharretik abiatuta).
- Urriak 27, ortziralea, 19:30, “Bakean dagoena bakean utzi” binakako bakarrizketak (Kultur Etxea).
Izen ematea zabalik dago: https://izenematea.euskaraldia.eus/