Maiatzaren 20an, astelehenarekin, irekiko da udalekuetan izen emateko epea, eta zabalik izanen da hil bereko 31 arte. Ohi bezala, udalekuetan 3-12 urte bitarteko neska-mutikoek izen ematen ahal dute, eta lehentasuna izanen dute Bortzirietan erroldatuak direnek edota bertako ikastetxeetan ikasten ari direnek (D eta B ereduetan). Herri bakoitzean taldea sortu ahal izateko gutxienez 10 neska-mutikok izen eman beharko dute.U
Izen emateko bi bide daude:
- Mankomunitateko web orriko formularioaren bidez (maiatzaren 20an eskegiko dugu sarbidea)
- Telefonoz: 680 650 650 / 948 634 125 (9:00-13:00).
Datak eta elkartzeko tokiak:
- Uztailaren 1tik 26ra:
Arantzako Herri Eskolan
Berako Ricardo Baroja Ikastetxean (3-6 urte) eta Labiaga Ikastolan (7-12 urte)
Etxalarko Landagain Ikastetxean
Igantziko Barazarrean
- Uztailaren 15etik abuztuaren 9ra
Lesakako Irain Ikastetxe Publikoan
Prezioak:
4 aste | 2 aste | |
Haur bat | 90 € | 50 € |
Bi anai-arreba | 150 € | 80 € |
Hiru anai-arreba | 180 € | 90 € |
*Behar ekonomikoak dituzten familiek aipatutako tarifen %50a ordainduko dute. Horretarako, izena eman ondotik, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin harremanetan jarri behar dira (948 635 036).
Izen ematea (maiatzaren 20tik aurrera)
Udalekuei buruzko xehetasunak