Urtero bezala, Lesakako Euskara Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu San Joan bezperako suaren inguruan. Aurtengo omendua “Tantirumairu Euskal Folklore taldea” izanen da.
Ekainaren 23an, igandearekin, 19:30etik aitzinera abiatuko dira ekitaldiak. Adirazpena, bertsoak, kantak, dantzak, zozketa, herri afaria, eta, bukatzeko, dantzaldia izanen dira. Euskara batzordeak herritar oro gonbidatu nahi du euskaraz mingainak dantzan paratzera.