XIII. Etxepare Sariaren edizioko lan saritua Asier Iturralde Glez. de Alaiza eta Aintzane Usandizaga López egileen “Etxe honetan” albuma izan da. Inoizko ediziorik emankorrena izan da aurtengoa, 23 lan aurkeztu baitira.
Etxean arauak jartzera ohituta dagoen aitatxi baten eta honen egunerokotasuna eta errutina hankaz goiti paratzera datorren ilobaren arteko harremana da gaia. Edonori ezagunak egiten ahal zaizkigun egoerak bizitasunez kontatu eta marraztu dituzte autoreek, umorea maisuki erabiliz eta irribarrea lehen minututik sorraraziz. Irakurleak erabaki dezala nork agintzen duen ETXE HONETAN.
Egileek 5.000 euroko saria eskuratu dute, eta Pamiela argitaletxeak lana argitaratuko du, 2019ko udazkenean.
Etxepare saria Nafarroako 22 toki entitatek antolatzen dute, eta tartean da Bortzirietako Euskara Mankomunitatea.