Mankomunitatetik urtero, garai honetan, haur eta gaztetxoentzat antolatuak diren hainbat euskarazko udaleku proposamenen berri ematen diegu familiei. Herritik kanpo eta zenbait egunetako iraupenarekin egiten diren udalekuez ari gara.
Egungo ziurgabetasun egoerak kolokan jar ditzake heldu den udan egitekoak diren udaleku horiek. Baina momentuz, enpresetako arduradunek adierazi digutenez, udalekuak egiteko asmoak bere horretan dirau, eta uda hurbildu ahala hartuko dituzte dagozkien erabakiak.
Hortaz, bertzerik erabaki bitartean, izen-emate prozesuak bere horretan segitzen du. Udaleku aunitzek izen-emate epea ireki dute, eta bertze batzuek laster eginen dute, esku orrietan (LH / DBH) adierazi bezala.
OHAR GARRANTZITSUA: Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bere herrietan antolatzen dituen udaleku irekiei dagokienez, hasiera batean antolaketarekin aitzinera segitzen dugu, bertzerik adierazi arte.