Uztailaren 16az geroztik udalekuak bertan behera egon dira, egoera epidemiologikoa zein zen ikusita, Nafarroako Osasun eta Lan Institutuak hala gomendatuta. Erakunde horrek berak errandakoaren arabera eta egoeraren bilakaera aztertuta, udalekuak berriz hasiko dira heldu den astelehenean, uztailak 26. Udalekuetan hasi ahalko dira aste horretarako aitzinetik izen emanda zeuden haurrak. Horrez gain, izen emanda zeuden familiek udalekurik izan ez den egunengatik aitzinetik ordaindutako dirua itzultzeko aukera izanen dute.
BEM. EUS. Udalekuak berriz hasi eta diru itzulketa 20210721
BEM. ELEBIZ. Udalekuak berriz hasi eta diru itzulketa 20210721