Mankomunitateak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, “Solasean” egitasmoa abiatu zuen 2020-2021 ikasturtean, eta 2021-2022 ikasturtean ere jarraipena emanen dio. Proiektu horren helburua da euskaraz ikasteko zailtasunak dituzten haurrei errefortzua eskaintzea, aisialdian oinarrituta. Horretarako begirale bila dabil mankomunitatea. Interesa dutenek CVa bidali beharko dute abarandiaran@topagunea.eus helbidera datorren igandea, urriak 3, baino lehen.
Lan honetan aritzeko beharrezkoa da euskaraz C1 maila izatea, eta hobetsiko da hezkuntzako, gizarte hezkuntzako edota aisialdiko ikasketak izatea.
Programari buruzko informazio gehiago: https://erran.eus/bortziriak/1631782768271-inguru-erdalduneko-haurrei-euskaraz-aritzeko-espazioa-ematen-diegu