Irailarekin batera dator beti eskolara itzultzea ere, eta kasik aldi berean eskola orduz kanpoko jarduerak antolatu beharra ere. Gure eskualdean familia gehienek hagitz barneratua dute haurrak euskaraz hezi nahi dituztela, eta horregatik gehienek D ereduaren aldeko hautua egina dute. Halere, komeni da oroitaraztea haurrek eskolan erne ematen duten urteko denboraren % 15 bakarrik pasatzen dutela. Hortaz, eskolan euskaraz ikasita ere, hortik kanpo hizkuntzak ahalik eta presentzia handiena izatea komeni da. Zenbat eta gehiago, orduan eta hobe.
Mezu hori zabaltzeko asmoarekin Bortzirietako Euskara Mankomunitateak “Eta eskolatik kanpo, zer?” kanpainatxoa egiten ari da asteotan. Familiei oroitarazi nahi die eskola orduetatik kanpo ere zeinen garrantzitsua den euskarak presentzia ahalik eta handiena izatea umeen bizitzan, etxean, parkean nahiz eskola orduz kanpoko jardueretan. Bi euskarri erabiliko dira kanpaina honetarako: batetik, LH1eko haurren gurasoek ikastetxearen bitartez jasoko duten esku orria, eta, bertzetik, bideotxo hau:
Gaiarekin erlazionatutako artikulua hemen.