Solaslagunak abiatzeko prest eta izen ematea

Urtero bezala, ikasturtea hastearekin abian dira Solaslagunak; astean behin elkartzen dira euskaraz solastatzeko, gustuko duten jardueraren bat egin bidenabar. Solaslaguna mintzapraktika egitasmoa da, euskara praktikatzeko beharra dutenak eta euskaraz solastatzeko ohitura dutenak elkartzen dituena. Arrazoi aunitz dago Solaslagun izateko: euskara gehiagotan erabiltzeko, euskararen ezagutza handitzeko, harremanak egiteko, euskararen alde egiteko, eta abar. Izen emateko epea zabalik da eta hagitz erraza da, 610 929 673 telefonora deituta edo solaslaguna@topagunea.eus helbidera idatzita egiten ahal da.

Egitasmoarekin zerikusia duten lotura interesgarriak:

Solaslagun egitasmoaren berri, jarduerak, argazkiak, hemen.

Euskal Herriko mintzapraktika egitasmoei buruzko informazioa, hemen.

Izena emateko fitxa online, hemen.