Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileentzako dirulaguntza

Mankomunitateak, urtero bezala, Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileentzako dirulaguntza deialdia egina du. Beraz, aurten ziurtagiri hori eskuratu edo berritu duten eragileek eskaera egiten ahal diote mankomunitateari, heldu den urriaren 31 baino lehen.

Aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez, eskaera orria bete behar dute, datu guziak behar bezala emanez, eta horrekin batera honako agiri hauek:

 

  • IFKaren fotokopia.
  • Bai Euskarari Elkarteari 2023an ordaindutako fakturaren fotokopia.
  • Fakturaren ordainagiria.

Urriaren 31ra arte zabalik izanen da Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileentzako aukera dirulaguntza eskatzeko.

Dokumentazioa Bortzirietako Euskara Mankomunitatean (Herriko Plaza 7, 2. 31790 Arantza) aurkeztu behar dute, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusitako edozein lekutan.

Baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzak 45,50 euroko laguntza izanen du, hau da, Bai Euskarari Elkarteak ziurtagiriarengatik ezarria duen prezioaren % 50. Bortzirietan 36 entitate dira 2023. urtean Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu edo konpromisoa berritu dutenak.

Deialdia

Eskaera orria Bai Euskarari 2023