Otsailaren 9ra arte izen emateko epea irekita izanen da Bortzirietako Euskaltegian. Urtea hastearekin berriz ere euskaltegian matrikulatzeko aukera izaten da. Ikasturte honetan, 54 ikasle daude euskaltegian izen emanak, honako maila hauetan: oinarrizko maila (A1), maila ertaina (A2), atariko maila (B1), maila aurreratua (B2) eta maila autonomoan (C1). Gehienak aurrez aurreko ikastaroak dira, Beran eta Lesakan eskaintzen direnak, baina bada online ikasteko modua ere.
Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen dirulaguntzari esker bertako herritarrek ikastaroaren gastuaren % 100eko berreskuratzeko aukera dute; orain izena ematen duten ikasleek ekainaren 1etik 30era izanen dute eskaera egiteko aukera.
Bortzirietako euskara mankomunitateak urtero kanpainak egiten euskalduntze-alfabetatzea sustatzeko, hona hemen Karmen Ibarrak bere esperientziari buruz aipatutakoak.