Bortzirietako Euskara Mankomunitatea informazio buletina zabaltzen hasi da aurtengo urtarriletik aitzinera. Asmoa da mankomunitateak antolatzen dituen jarduera eta egitasmoen berri modu laburrean ematea, bi hilabetean behin. Horretarako oinarri gisa hartuko dira webgune honetan argitaratzen diren albisteak. Nahi duten guziek hartu ahalko dute buletin hori beren e-postan. Horretarako formulario hau bete eta bidali behar dute, eta hurrengo aletik aitzinera jasoko dute buletina.