Azaroaren 29an Mintzodromoa Beran

Solaslagun egitasmoak eta Bortzirietako IKA euskaltegiak elkarlanean mintzodromoa antolatu dute Beran azaroaren 29an, ortziralearekin, Beralandetan, 16:30etik 18:30era.

Mintzodromoan taldeka ariko dira parte hartzaileak eta zenbait gairi buruz solastatuko dira, lagunarteko giroan. Mintzodromoa bada aukera bat euskara ikasten ari direnek edo erabiltzeko aukera gutxi dutenek euskara praktikatzeko. Bidenabar, euskarazko giro batean, jendeak elkar ezagutzen du eta euskaraz solastatzeko ohitura sortzen da. Deialdia ez da bakarrik euskara ikasleentzat edo praktikatu nahi dutenentzat. Izan ere, euskara dakitenek eta euskaraz bizi direnek aunitz laguntzen ahal diete euskara ikasten ari direnei. Beraz, antolatzaileek euskaltzaleak eta, oro har, herritarrak elkartzeko gonbidapena egin nahi dute; zenbat eta gehiago elkartu, hobe.