Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bat egin du UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) 2024ko Euskararen Egunerako egindako adierazpen instituzionalarekin. “Erantzukizuna eta konpromisoa, olatu berria sortzeko” izenburupean argitaratu dute adierazpena.
Egun euskarak bizi duen errealitatea abiapuntu, egiturazko arazoei heltzeko azken aukera izan daitekeela dio idatziak. Jauzi berria emateko unea dela gehitzen du, aitzinera ez egiteak gibelera egitea baitakar. Euskararen aldeko neurriei tinko heldu beharra ere aldarrikatzen du, jauzi handi bat ematea norabide egokian.
Eginkizun horretan arnasguneek eta udalerri euskaldunek berebiziko garrantzia dutela gaineratzen du, horiek erakusten dutelakoz posible dela euskaraz bizi den herria. Gune euskaldunek ardura dute jauzi berri hori irudikatzeko eta bide erakusle izateko. Hortaz, konpromisoa hartzen dute zeharkako hizkuntza politika aurrerakoiak indartzeko.
Bukatzeko, aldarrikapen hau egiten dute: “azken hamarkadetan euskara mantentzeko eta zabaltzeko gai izan bagara, aurrerantzean ere horretan jarraitzeko bizi-indarra izanen dugu. Olatu berria sortzeko unea orain da, eta olatu horren eragile izanen da mankomunitatea ere.”
Adierazpena osorik: BEM EuskararenEguna 2024