Parte hartze prozesua abiatu du mankomunitateak, III. plan estrategikoa osatzeko

Euskara elkarrekin irudikatu. Horixe da herritarren eta eragileen parte hartzearekin batera mankomunitatearen hurrengo plan estrategikoa osatzeko prozesuaren leloa. Prozesuaren lehen fase hau, parte hartze zuzena eskatuko duena, orain hasi eta apirilera bitarte gauzatuko da. Tarte horretan herritar eta eragileek  iritzia emateko eta ekarpenak egiteko hainbat bide izanen dituzte: galdetegia betetzeko aukera izanen dute, apirilaren 5eko kontraste saioan parte hartu ahalko dute, baita zenbait elkarrizketatan ere.

Horrez gain, Bortzirietako udal eta mankomunitateetako arduradun politiko eta teknikoekin ere saio bat eginen da, martxoaren 14an, haiekin batera lantzeko hurrengo urteotako hizkuntza politikaren ildo nagusiak.

Parte hartze prozesua Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin eginen du mankomunitateak. Plana irailean aurkeztuko zaie herritar eta eragileei, eta orduan espero da onartzea. 2026tik 2031 bitartean egikarituko da egitasmoa.

Parte hartze prozesua IIIPE. PO