2025eko udalekuak antolatzeko urratsak ematen ari da mankomunitatea dagoeneko. Izen ematea maiatzaren erdi aldera irekiko da eta oraingoz oinarrizko informazio hau aitzintzen ahal du:
Datak:
Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzin ekainaren 30etik uztailaren 24ra (4 aste). Lesakan uztailaren 14an hasi eta abuztuaren 29ra arte (7 aste). Uztailaren 25a eta abuztuaren 15a jai egunak dira eta ez da udalekurik izanen.
Ordutegiak
Hauxe da aurtengo udalekuek eskainiko duten berrikuntzarik nabarmenena: herri guzietan 09:00-13:00 ordutegia eskainiko da. Familien esku geldituko da izen ematea egiteko momentuan sarrera ordua 09:00etan edo 10:00etan nahi duten. Eta hautatutakoaren arabera ordaindu beharko dute matrikula.
Elkartzeko tokiak:
- Arantza: Arantzako Herri Eskola
- Bera: Ricardo Baroja I.P. (3-6 urte) eta Labiaga Ikastola (7-12 urte)
- Etxalar: Landagain I.P.
- Igantzi: Igantziko I.P.
- Lesaka: Irain I.P.
Izena ematea:
Maiatzaren erdi aldera irekiko da, eta maiatzaren 31ra arte egonen da zabalik. Izena emateko modu bakarra online izanen da. Aitzinerago emanen da hori egiteko moduaren berri. Bertze berrikuntza bat da ordainketa izen ematearekin batera egin beharko dela.
Prezioak, baldintzak eta gainerako xehetasunak: