Bortzirietako Udalekuetarako izen ematea zabalik, maiatzaren 31 arte

Udalekuetan parte hartzen ahal dute 2013 eta 2021 bitartean jaiotako haurrek. Eskaintzen den plaza kopurua mugatua da. Izena eman ahala onartuko dira eskaerak, eskainitako plazak agortu arte. Izen ematea online egin behar da. Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzin udalekuak ekainaren 30etik uztailaren 24ra izanen dira. Lesakan, berriz, uztailaren 14tik abuztuaren 29ra.

Berrikuntza ugari aurtengo edizioan

  • Herri guzietan bi ordutegi izanen dira aukeran, izen emateko momentuan hautatzeko: 9:00-13:00 edo 10:00-13:00. Prezioa ere aldatuko da aukeratzen den ordutegiaren arabera.
  • Prezioak aldatu dira, eta matrikuletan deskontu sistema berria dago. Deskontuak Bortzirietan erroldatuak dauden haurrei bakarrik aplikatuko zaizkie. Batetik, % 20 deskontua izanen dute guraso bakarreko familiek, familia ugariek edota bi anai-arreba edo gehiago apuntatzen dituztenek. Bertzetik, % 50eko deskontua izanen dute egoera ekonomiko zaurgarrian daudela egiaztatzen duten familiek. Deskontuak ezin izanen dira pilatu.
  • Ordainketa izen emateko momentuan egin behar da, txartelaren bidez.
  • Izen emateko epea bukatzean (maiatzak 31) plataforma itxi eginen da eta ezin izanen da apuntatu.

Informazioa eta izen ematea: https://labur.eus/BortzirietakoUdalekuak2025

Araudia: Udalekuak. Oinarriak 2025

https://erran.eus/bortziriak/1747384907939-bortzirietako-udalekuak-prest