Hasi dira udaleku irekiak

Ekainaren 30ean hasi ziren udaleku irekian Arantzan, Beran, Etxalarren eta Igantzin. Arantzan 22 neska-mutiko hasi dira, Beran 101, Igantzin 22 eta Etxalarren 24. Izen emateak asteka egiten direnez, herriz herriko kopuru horiek aldatu egiten dira aste batetik bertzera. Lau astez izanen dira udalekuak, uztailaren 24ra arte.

Lesakan udalekuak beranduxeago hasiko dira, sanferminak akabatu ondoren, uztailaren 14an hain zuzen, eta abuztuaren 29ra arte arituko dira. Azken urteotan Lesakan lau aste eskaini beharrean zazpi eskaini dira, mankomunitateak antolatzen dituen lau aste horiez gainera, udalak hiru gehiago eskaintzea erabaki baitzuen. Aurtengoan 60 neska-mutikok izen eman dute Lesakan.

Hortaz, guzira udalekuetan 229 parte hartzaile izanen dira, horietatik 125 neskak dira, eta 104 mutilak. Eta udalekuetako martxa eramaten 20 begirale arituko dira lanean.