Euskararen aurkako azken epaia salatuz

Euskara bigarren mailako hizkuntza izatera kondenatu dute berriz. Izan ere, eskuin muturreko Vox alderdi espainiarraren eskariz, EAEko udal legearen dekretutik baliogabetutako artikulu gehienak atzera bota ditu Espainiako Auzitegi Gorenak ere eta, euskara lehenetsiz gero, hizkuntzen koofizialtasuna urratzen dela ebatzi dute. Epaiak EAEko erakundeei eta udalei eragiten die zuzenean, baina halere Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bat egiten du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) epai horren aurka eginez uztailaren 17an argitara emandako adierazpenarekin.

Justizia, lege babesa eta arnasa euskararentzat.