Bortzirietako Euskara Zerbitzua eta egoitza elektroniko berria

2026 urte hasiera aldaketa garaia izaten ari da euskara zerbitzuarentzat. Joan den urteko urrian iragarri bezala, hemendik aitzinera Bortzirietako Euskara Zerbitzua sortu berri den Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatearen baitako zerbitzua izanen da, orain arteko bere irudiari eusten badio ere. Horrez gain, egoitza elektroniko berria izanen du euskara zerbitzuak.

Bortzirietako Euskara Zerbitzuak orain arteko irudiari eutsiko dio. Egoitza elektronikoa, ordea, berria izanen da. Izan ere, sarbide bakarra izanen da Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten 4 zerbitzuetarako: berdintasuna, euskara, gizartea eta hiri hondakinak.

Gainerakoan, Bortzirietako Euskara Zerbitzuak orain arteko egoitzan segituko du, Arantzako Herriko Plazan, herriko etxeko 2. solairuan. Orain arte bezala, Bortzirietako eragile eta herritarrak artatuko dituzte bertan. Bulegoko ordutegia 8:00etatik 15:00etara izanen da.