“Lurdes Iriondo. Isilarazitako ahotsa” emanaldia Beran

Emanaldia martxoaren 14an, larunbatarekin, izanen da, 19:00etan, Berako Kultur EtxeanIriondoren bizitzan barrena bidaiatzeko eta hari gorazarre egiteko aukera eskainiko du emanaldi literario-poetiko-musikal honek, Ainhoa Ansa, Irati Odriozola, Jon Martin eta Gari Amundarainen eskutik. Martinek idatzi eta izenburu bera duen liburua du abiapuntu musika, hitza eta oroimena uztartzen dituen ikuskizun honek. Iriondoren garaia bizi izan zutenentzat, denboran atzera egiteko bidaia; belaunaldi berrientzat, euskal ikono feminista bat deskubritzeko parada ederra.

Bortzirietako berdintasun eta euskara zerbitzuek elkarlanean eta Berako Udalaren laguntzarekin antolatu duten ekitaldia da, Martxoaren 8arekin lotutako programazioaren baitan.