Eusfera ekimena Etxalarren

Aurten Taupa Mugimenduak lehen aldiz Eusfera ekimena antolatu du, haurren ingurua, unibertsoa, euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria eta gurasoak aktibatzea bilatzen duena, euskaraz gozatzeko familientzako elkarguneak sortuz. Maitzaren 7tik 17ra bitartean garatuko da ekimena, hala erabaki duten herrietan.

Bortzirietan Etxalarren garatuko da ekimena, bertako guraso elkartearen bidez. Ekimenak Euspazioak, denak elkarrekin aritzeko gunean, sortzeko helburua du, batetik. Etxalarko kasuan bi Euspazio aurreikusi dituzte. Lehena, maiatzaren 7an, Mingainluze lehiaketa izanen da; kultur etxean eginen da,  17:00-17:45 bitartean LH2 bitarteko haurrentzat, eta 18:00-19:00 bitartean LH3-LH6 bitartekoentzat. Bigarrena, maiatzaren 17an, Lizaietara ateraldia izanen da; oinez joan nahi dutenak 9:00etan elkartuko dira herriko plazatik abiatzeko, eta kotxez joanen direnak 10:30ean; 11:30ean Lizaietako Ingurumenaren eta Hegazti Migratzaileen Interpretazio Zentroan bisita gidatua izanen dute.

Horrez gain, hala nahi duten familiek, ekimena garatuko den garaian euskaraz garatzeko misioak egin ahalko dituzte.