Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak hizkuntza paisaia eta ingurune digitala euskaratzeko dirulaguntza onartu zuen urte joan den ekainaren 12an, eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 31 artekoa izanen da. Dirulaguntza Bortzirietako merkataritza eta ostalaritza establezimenduei dago zuzendua, baita elkarte eta enpresei ere. Hala, establezimenduetako errotulazio elementuak, irudi korporatiboarekin zerikusia duten elementuak eta ingurune digitala osatzen dutenak euskaraz paratzeko dirulaguntza eskatzen ahal izanen dute interesa dutenek. Diruz lagunduko dira 2026ko ilbeltzaren 1etik urriaroaren 31ra arte egindako gastuak.
