TURISTA ETA BISITARIENTZAKO ARGITALPENA
Baztan, Malerreka eta Bortzirietara datozen turistei eta bisitariei gure eskualdeko hizkuntza errealitatearen berri ematen dien argitalpena da “Ongi etorri, hemen euskaraz bizi gara!”. Hiru eskualde horietako euskara zerbitzuek elkarlanean sortu eta zabaldutako egitasmoa da.
Argitalpenak eskualdeko hizkuntza errealitatearen berri ematen duen azalpen labur bat dakar euskaraz, gazteleraz, frantsesez, katalanez eta ingelesez. Azalpenean azpimarratzen da eskualde hauetan euskara hizkuntza bizia dela, eta horrez gain, bisitariei ahal duten neurrian euskara erabiltzeko gonbita egiten zaie. Horretarako oinarrizko hiztegi bat erantsi da, gaztelera, frantsesa, katalana eta ingelesera itzulia. Gida hau bi formatutan eskura daiteke: paperean (aipatutako tokietan) eta euskarri digitalean pdf interaktibo honen bitartez: OngiEtorri_PDF_INTERAKT
Argitalpen honetan interesa duten turismo, ostalaritza edota merkataritza sektoreko edozein eragilek eskuratzen eta banatzen ahal ditu eskuorriak. Horretarako Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin harremanetan jarri behar dute.
Euskara zerbitzuek Uraren Bailarak eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoaren laguntza jaso dute argitalpena turisten artean banatzeko.
Prentsa oharra: “Ongi etorri, hemen euskaraz bizi gara!” turistentzako argitalpena