GUK ABIZENA, ZUK?

Euskal abizena badaukazu, baina erdaraz idatzita eta euskarazko grafiaz idatzita eduki nahi baduzu, hau egin behar duzu:

1. Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula.
2. Han, eskaera orri bat eskatu, eta zure datuekin bete.
3. Gainera, agiri hauek eraman behar dituzu.

  • Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
  • Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Epaitegian eskatu behar duzu.
  • Errolda agiria. Udaletxean eskatu behar duzu, eta, adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
  • Ezkonduta edo seme-alabarik baduzu, familia liburuaren fotokopia.
  • 16 urtetik gorako seme-alabak badituzu, seme-alaben nortasun agiriaren fotokopiak.