Urteroko matrikulazio kanpainaren harira eta bereziki hizkuntzak eta euskara ikastea debalde izateari buruz hainbat lagunen esperientzia eta iritziak bildu ditugu. Alde batetik, atzerrira bizitzera joandako bi bortziritar gazteren lekukotzak bildu ditugu. Harrera herrialdeko hizkuntza ikasteko izan dituzten erraztasun eta zailtasunen berri eman digute. Bertze aldetik, euskara ikasten ari diren zenbait lagunen iritziak bildu ditugu; euskara ikastea debalde izatearen perspektibak eurengan eragin duen bultzada azpimarratu digute.
Bildu dugun hirugarren lekukotza Joxemi Ranirezrena da. Kolonbiarra da eta bere kasa ikasi zuen euskara. Joan den urtean Lesakan izan zen. Irakaslea da.