Bortzirietako hizkera

Guti ikertutako hizkera omen Bortzirietakoa. Han-hemenka argitaratutako artikulu batzuetatik haratago, Edu Zelaietaren tesia azpimarratu beharko litzateke. Horrez gain, Patxi Iñigok urteak eman ditu bertako hizkera aztertzen. Argitaratu gabeko lana da Iñigorena, eta mankomunitatearen esku utzi zuen bilduta eta aztertuta zuen material guzia.

Material hori oinarri, mankomunitateak argitalpena prestatu zuen. Sarreran aipatzen den bezala, Iñigoren lana mardula da, baina osatu gabe dago. Material interesgarria izan daiteke irakasle zein ikasleentzat, baita ikerlarientzat. Azken horiek oinarri on bat topatuko dute bertako hizkera ezagutzeko ez ezik, ikerketan sakontzeko ere.

Bortzirietako hizkera -Patxi Iñigo Ariztegi