Historia

80. hamarkadan Bortzirietan kultur eta gizarte mugimendu bizia izan zen. Mugimendu horretatik Bortzirietako Euskara Batzordea izeneko taldea sortu zen, eskualdean hizkuntzaren normalizazioaz arituko zen erakundea sortzeko helburuarekin.

Hainbat hilabetetan udal ordezkariekin gaia landu ondotik, Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako udalak elkartu eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatea sortzea erabaki zuten.
Sorreran ez ezik, gerora ere mankomunitatearen garapenean, erabakietan eta egunerokoan garrantzia haundia izan du euskararen aldeko mugimendu sozialak. Are gehiago, mankomunitatearen egituran zein erabakietan euskalgintza sozialak badu zer errana, Aholkularitza Batzordearen bitartez.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 20 urte

Batzordeetako kideek mankomunitatearen 20. urteurrenaren ospakizunerako ikus-entzunezko hau osatu zuten, sorrera prozesuan parte hartu zuten eragileen testigantzak jasoz.