III. Plan Estrategikoa (2026-2031)

“Euskara elkarrekin irudikatu”. Horixe da herritarren eta eragileen parte hartzearekin batera mankomunitatearen III. plan estrategikoa osatzeko egin den parte hartze prozesuaren leloa. Prozesuaren lehen fasea 2025eko udaberrian egin da. Tarte horretan herritar eta eragileek iritzia emateko eta ekarpenak egiteko hainbat bide izan dituzte, galdetegi bidez nahiz saio presentzialen bidez. Bigarren fasean mankomunitateko teknikariek planaren zirriborroa ondu dute, irailera bitartean.

Hirugarrenik, urriaren 4an, herritar eta eragileekin bertze saio presentzial bat egin da. Planaren zirriborroa aurkezteaz gainera, bertan proposatzen diren ideiak, asmoak, lan ildoak… zein eragilek garatuko dituen erabaki da. Ondoren mankomunitateko Batzorde Erabakitzaileak plana onartu du, Arantzan, 2025eko urriaren 29an egindako bileran.

Guzira, galdetegiak, saio presentzialak eta elkarrizketak kontuan hartuta, 200 bat herritar eta eragilek hartu dute parte prozesu honetan. Prozesua Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin egin du mankomunitateak. Bertzalde, parte hartze prozesu hau garatzeko mankomunitateak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza hartu du.

Plana egungo euskara mankomunitatearen Batzorde Erabakitzaileak onartu badu ere, horren garapena Bortzirietako Zerbitzu Mankomunitate berriari egokituko zaio, bertan kokatuko baita Euskara Zerbitzua.

Euskara biziberritzeko III. PE 2026-2031